Edukira joan
ES EU

Nafarroako Kirolaren Erregistroa ireki da, eta profesionalek nahitaez eman behar dute izena 2025eko irailaren 1etik aurrera

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoen Institutuaren informazioa:

"Dagoeneko irekita dago Nafarroako Kirolaren Errolda berria. Profesionalen nahitaezko inskripzioa 2025eko irailaren 1a baino lehen.

Gorputz-hezkuntzako irakasleei eta kirol-zuzendaritzako, entrenamenduko eta prestakuntza fisikoko profesionalei edo kirol-monitoreei zuzenduta dago.

Irailaren 1etik aurrera, izena ematea nahitaezkoa izango da jarduera profesional horietan aritzen direnentzat.
Izen-ematea Nafarroako Gobernuak interneten duen izapideen katalogoaren bidez egin daiteke. Katalogo horrek aukera ematen du profesionalei alta emateko, datuak aldatzeko edo baja emateko".
Egin klik #ERROLDA#

Berri guztiak

Babesleak

Finantzatzailea